80 lagun bildu ditu Aralar Bizirik elkartearen martxak

Ataria 2017ko martxoaren 20a

Aralar Bizirikekin igandean Lizarraustitik 80 pertsona abiatu ziren. «Aralarko paisaia eta lurraldearen eboluzio eta ondare arkeologikoaz informazioa jaso zuten» eta baita, «Goroskintxuko pistaren nondik norakoez eta inpaktuaz» ere. 

Amaieran nahi izan zutenek, Jentilarriko trikuarri ondotik, Oiduiko aterpearen hondarrak ikustera gerturatu ziren. Aralar Bizirik plataformatik jakinarazi dutenez, honelako irteerak antolatzen jarraituko dute: "Herritarrok Aralar Natur Parkea ezagutu eta defenda dezagun".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!