Tolosaldeko Giltzarria

[HERRIZ HERRI] %31ko parte hartzea izan da Tolosaldean

Ataria 2017ko martxoaren 19a

Herri guztiak kontatuta, % 31ko parte hartzea izan da Tolosaldean. Baiezkoa eman dutenak 11.894 pertsona izan dira. 273k ezezkoaren alde egin du, eta 157 zuri izan dira. Baliogabeak berriz, 46.

Orexak du parte hartzerik handiena, %82,11ko parte hartzearekin. Atzetik Baliarrain %77rekin eta Orendain, %75,78arekin daude.

Galdeketan, ezezkorik jaso ez duten herriak Larraul, Orexa, Gaztelu eta Leaburu-Txarama dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!