Tolosaldeko Giltzarria

17:30ean Tolosaldeko parte hartzea: %25,17

Ataria 2017ko martxoaren 19a

Gure Esku Dago-k gaurko galdeketen inguruko parte hartze datuak eman ditu, 17:30ean. 39.639 herritar daude deituta gaur botoa emateko eta horietatik 9.979k eman dute botoa 17:30rako, %25,17.

Herri handienetan doa parte hartzea motelenen (Tolosan %20,68, Zizurkilen %20,41, Ibarran %21,56) eta %22aren bueltan egon dira baita ere herri txikiagoak: Berastegi, Hernialde edota Irura.

Baliarrainen, berriz, 17:30rako deitutakoen %69ak emana zuen botoa eta Orendainen berriz, %67,09ak. Abaltzisketa (%54,07) eta Orexa (%61,05) izan dira %50eko langa gainditu duten eskualdeko beste bi herriak.

20:00etan itxiko dira hautetsontziak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!