Parte hartze datu hauek ikusita Gure Esku Dago ekimeneko Josu Etxaburu kontentu azaldu da prentsa aurrean. "Bozkatu ez, bai ala zurian, baina bozkatu. Parte hartzeak duelako gaurkoan, garrantzia" esan du.
Herritarrei egin die dei Etxaburuk: "Zuen geroaren protagonistak izan nahi baduzue, aukera ezin hobea duzue etorkizuneko Euskal Herria gaurtik irudikatzen hasteko. Demokraziaren festa handi honen protagonistak izan zaitezkete, erabakia zuena da. Inork ezin duelako zuengandik erabaki".
Gure Esku Dagok herri galdeketen ildoa 2015ean abiatu zuen Etxarri-Aranatzen eta Arrankudiaga-Zollon eta 2016ko ekainaren 5ean Goierrin eta Deba-Goiena eskualdeetan eta Ispaster, Azpeitia eta Aramaion egin zituzten. "Hasierako olatu horri, bigarren bat gehitu zitzaion Dima eta Bakaikun eta hasitako olatu horrek segida izaten ari da 2017an ere. Gaur emango diogu hasiera 2017ko olatuari eta ondoren etorriko dira apirilaren 2koa, maiatzaren 7koa eta ekainaren 18an Nafarroan egingo direnak. Eskualde eta udalerri esanguratsuek egingo dituzte galdeketak", gehitu du Gure Esku Dago ekimeneko kideak. "Bidea ez da hemen amaitzen, udazkenerako beste olatu handi bat etorriko da, bidea ibiltzen egiten da, eta elkarrekin egiteko, ikasteko eta adosteko tresna ezinbestekoak dira galdeketak", esan du.
Galdeketak normaltasun osoz egiten ari direla esan du eta guztira 101 hautesmahai jarri direla Euskal Herriko 35 herritan. "Ariketa hauek herritarrak ahalduntzeko duten balioa nabarmendu nahi dugu, udalerri eta eskualde hauetan eredugarria da", esan du.
Parte hartzea (13:00ak bitarte)
- Abaltzisketa : 71 (errolda 270), %26,29
- Aduna: 61 (365) %16,71
- Albiztur: 47 (251) %18,72
- Alegia: 173 (1.443) %11,98
- Alkiza: 60 (272) %22,05
- Altzo: 47 (332) %14,15
- Amezketa: 225 (773) %29,10
- Anoeta: 225 (1.712) %13,14
- Asteasu: 145 (1.200) %12,08
- Baliarrain: 42 (100) %42
- Belauntza: 35 (212) %16,50
- Berastegi: 77 (889) %8,66
- Berrobi: 74 (482) %15,35
- Bidania-Goiatz: 72 (413) %17,43
- Elduain: 38 (184) 20;65
- Gaztelu: 29 (134) %21,64
- Hernialde: 53 (270) %19,62
- Ibarra: 443 (3.515) %12,60
- Ikaztegieta: 74 (401) %18,45
- Irura: 176 (1.385) %12,60
- Larraul: 28 (192) %14,58
- Leaburu-Txarama: 52 (324) %16,04
- Lizartza: 137 (512) %26,75
- Orendain: 75 (161) %46,58
- Orexa: 29 (95) %30,52
- Tolosa: 1.871 (16.343) %11,44
- Villabona: 570 (4.925) %11,57
- Zizurkil: 249 (2.484) %10,02
- Tolosaldea: 5.178 (39.639) %13,06