Aurretiazko bozkak ere jasoak dituzte jada, Gure Esku Dago ekimeneko kideek. Eguerdian, Tolosako Trianguloan, emango dute lehen parte hartze datuen inguruko informazioa.
Tolosaldeko 45 bozkalekuak normaltasun osoz ireki dituzte. 39.442 herritarrek dute estatus politikoaren inguruko iritzia emateko aukera eta pixkana-pixkana ari dira bozkalekuetara gerturatzen.
Aurretiazko bozkak ere jasoak dituzte jada, Gure Esku Dago ekimeneko kideek. Eguerdian, Tolosako Trianguloan, emango dute lehen parte hartze datuen inguruko informazioa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?