Aralarren behorrak epez kanpo daudela salatu dute

Ataria 2017ko martxoaren 17a

Enirio-Aralar Mankomunitateak araututakoaren arabera, Aralarren larreratzeko epea maiatzetik urtarrilaren bukaeraraino da, eta Landarlan elkartetik salatu dutenez, «badira arau hori betetzen ez duten behortzainak».

Elkartetik diotenez, martxoaren 8an Doniturrietan eta hurrengo egunean Saltarri eta Txindoki artean behorrak ikusi zituzten larrean, eta mankomunitateko lehendakariari galde egiten diote «arau hauste honi buruz» zerbait esateko duen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!