Iribarrek lider segitzen du Espainiako Kopan

Ataria 2017ko martxoaren 16a

Pasa den asteburuan Tafallan jokatu zen Espainiako Koparen bigarren jardunaldia, eta Oriako-Limousin taldeak eskualdeko ordezkariak izan zituen kadete eta jubenil mailetan.

Gazteenetan, Nahia Amondarain ibartarrak hirugarren postua lortu zuen jardunaldiko sailkapen orokorrean. Julen Dorronsorok (Albiztur) eta Iñaki Diazek (Tolosa) berriz ez zuten podiumik erdietsi, baina maila onean lehiatu ziren.

Jubenil mailan, berriz, jardunaldira lidertzan iritsi zen Unai Iribarrek garaipena eskuratu zuen Scratch proban, eta bigarren postuan sailkatu zen kanporaketan. Emaitza horiekin, jardunaldia irabazteaz gain, Kopako lehen postuari eustea lortu zuen ibartarrak.

Hurrengo jardunaldia izango da kopako azkena, eta apirilaren 1ean jokatuko da Donostian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!