104.992 bisitako errekorra 28 egunetan

Ataria 2017ko martxoaren 16a

TOLOSALDEKO ATARIA-ren webguneak bere ibilbideko emaitzarik onenak lortu ditu otsailean. Hogeita zortzi egun izanagatik ere, inoiz iritsi gabeko langa, ehun mila bisita, pasatzera iritsi da: 104.992 bisita jaso ditu ataria.eus webguneak, eta 38.632 erabiltzaile bakar izan ditu epe horretan.

Datu hauek, TOLOSALDEKO ATARIA eskualde osoan erreferentziazko komunikabide gisa kokatzen dute.

Bistakoa da, Tolosaldeko bizilagunen ohitura bihurtu dela ataria.eus webgunean sartu eta eskualdeko albisteen berri jasotzea. Albisterik irakurrienen artean daude, besteak beste, Kalderero egunez gertatu zen bortxaketaren albistea eta ondorengo egunetan egin ziren salaketak. Inauteriek hasi aurretik eta sei egunetan eman zutena, Tolosatik Belgraderako bidaiak sortutako albisteak, Tolosaldeko Giltzarriak egindako Erabaki Fest edota Maria Lasa atletari egindako elkarrizketa. Guzti horiek 1000 bisitatik gora jaso zituzten.

Baina horiez gain, bisitatuenen artean agertzen dira herriak atala, argazki galeriak eta baita agenda ere.

Interesgune hau sortu eta mantentzeak kazetari talde osoaren eguneroko lana eskatzen du: berriak bildu, albisteak sortu, era interesgarrian landu,... hartzailearen interesak kontuan izanda beti ere.

Honetaz gain, kolaboratzaile, iritzi emaile eta komunitateko kide sare zabala ere bada ataria.eus web orriaren ezaugarri garrantzitsuetako bat edukien aniztasuna bermatzeko modu bat delako.

Jarrai dezagun denon artean TOLOSALDEKO ATARIA indartzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!