Tolosaldeko Giltzarria

Iganderako motorrak berotzen

Ataria 2017ko martxoaren 16a

Giltzarriak antolatuta, galdeketa egingo da martxoaren 19an eskualdeko 28 herrietan; azken egunetan hainbat ekimen egin dira igandean bozkatzera joateko deialdia eginez.

Martxoaren 19rako, igande honetarako, Giltzarriak galdeketa antolatu du eta hainbat ekimen egin dira azken egunetan bozkatzera joatera gonbidatuz. Ibarran, Ikaztegietan eta Baliarrainen, esaterako, argazkiak atera dituzte herritarrek, igandean bozkatzera joateko deialdia eginez. Iruran eta Zizurkilen udal hautetsiak elkartu dira deialdia egiteko, eta atzo eskualdeko sindikatuen ordezkariek eskaera bera egin zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!