Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa

Eskualdeko taldeek aurrera egingo dute Herriartekoan

Ataria 2017ko martxoaren 15a

Hamabi talde sailkatu dira bigarren fasera eta hiruna taldeko lau multzotan banatuta, martxoaren 23tik apirilaren 9ra arte bitarte jokatuko dituzte saioak. 

Otsailaren 3an eman zitzaion hasiera Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari txapelketari. 38 taldek abiatu zuten bidea eta lehen fasea amaituta, dozena batek bakarrik egingo du aurrera. Hamabi talde horien artean daude eskualdek lauak: Am...ona (Amasa-Villabona), Karidadeko Benta (Asteasu-Zizurkil), 26 + (Amezketa-Abaltzisketa-Berastegi-Anoeta) eta Zazpi astoren gainean (Alegia). 

Bigarren fasea martxoaren 23tik apirilaren 9ra jokatuko da. Aurreko fasetik sailkatu diren 12 taldeak lau multzotan banatuko dira, hirunaka. Multzo bakoitzetik bat sailkatuko da finalaurrekoetarako. Maiatzaren 6an eta maiatzaren 13an izango dira finalaurrekoak, lehenengoa Alegian, eta bigarrena, berriz, Bergaran. Bakoitzean bi talde ariko dira lanean eta bi onenek jokatuko dute finala, maiatzaren 27an Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

Bigarren itzulira, salto

Am...ona eta Karidadeko Benta taldeek lehen itzuliko bigarren kanporaketa izan zuten pasa den astean. Am...onak Hernani 2 ren aurka jokatu zuen, eta garaipena lortu zuen. Karidadeko Bentak, aldiz,  Oñatiko Txinparta 2 ren aurka egin zuen saioa; 7-17 irabazi zuen. 

BIGARREN FASEA

1. multzoa:

Karidadeko Benta. Asteasu-Zizurkil

Ereñotzu. Hernani

Txinparta 1. Oñati

2. multzoa

Zazpi astoren gainean. Alegia.

Xenpelar B.E. Errenteria

Erniarraitz 1. Azpeitia.

4. multzoa

Am...ona. Amasa-Villabona

26 +. Anoeta-Abaltzisketa-Amezketa-Berastegi

Txingudi 2. Irun

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!