Maria Lasa hirugarren Espainiako Txapelketan

Ataria 2017ko martxoaren 14a

Pista estaliko Espainiako Atletismo Txapelketa jokatu zen larunbatean eta igandean, Sabadellen. Jubenil mailako lehia izan zen, eta Tolosa CF Atletismo taldea bertan izan zen, zazpi ordezkarirekin.

Taldetik azaldu dutenez, emaitza bikainak eskuratuta itzuli dira eskualdekoak: Maria Lasak brontzezko domina lortu zuen 800 metrotan; Alejandro Herrero laugarrena izan zen 60 metro hesietan; Ander Urangak zortzigarren egin zuen 200 metrotan; Izaro Perurena finalerdietara sailkatu zen 800 metrotan; Gabriel Herrero finalerdietan izan zen, 60 metro hesietan; John Cabang-ek 60 metro hesietako kanporaketan parte hartu zuen, eta Laura Biurrun 200 metrotan izan zen, finalerdietaraino iritsiz. Jubenilen txapelketa ondoren kadeteen Espainiakoa etorriko da orain.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!