2017ko inauterietako argazki lehiaketa

Bozketa martxan da!

Ataria 2017ko martxoaren 13a

Amaitu da inauterietako argazki lehiaketan parte hartzeko aukera eta abian da bozketa! Aukeratu hiru argazkirik gustukoenak eta bozkatu martxoaren 26a baino lehen! 

Sari bikainak jokoan

Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira irabazleentzat:

  • Epaimahaiaren saria, Opari Bonu Orlegia, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia: logela eta gosariarekin, edo apartamentuan NEKATUR Nekazalturismo Elkartearen eskutik.
  • ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, lau pertsonarentzako otordu bat Tolosako Bidegoxo jatetxean.
  • Horretaz gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Lurlan Bistrot-ek emandako bertako produktuz osatutako bi sorta zozkatuko dira.

Argazki irabazleak eta hauen egileak martxoaren 31ean jakinaraziko ditugu Ataria astekarian, Ataria Irratian eta ataria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!