Korrika 20 -2017-

Berdura plaza zirku bihurtuta

Ataria 2017ko martxoaren 11

Korrika 20 badatorrela gogoratzeko festa antolatu du AEKk gaur Tolosako Berdura plazan. Zirkorrika aurtengo kantu eta bideoklipa oinarri hartuta antolatu dute ekitaldia. Jendetsua izan da.

Aitor Elduaienek gidatu du gaurko saioa eta alboan izan du Iñar Sastre piano jolea uneoro. Oholtza gainetik pasa dira pailazoak, Bonberenea Txarangako kideak, Oinkari dantza taldeko pailazoak, Edu magoa, Oihana Iguaran eta Aitor Mendiluze bertsolariak eta Leire Berasaluze eta Kristina Aranzabe musikariak, besteak beste.

Hona hemen, mostra txiki bat:

 

Apirilaren 4ean eta 8an pasako da Korrika Tolosaldetik eta gaurko festak giroa berotzeko balio izan du. Hemendik aurrera eta euskararen aldeko lasterketa iritsi bitartean ekitaldi gehiago izango dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!