Euskal hedabideen kartografia: enpresen erradiografia

Ataria 2017ko martxoaren 12a

Behategiak, euskal hedabideen egungo egoera aztertzeko lana hartu du, sektoreko enpresen azterketa zehatza egin eta "Euskal hedabideen kartografia: enpresen erradiografia" izeneko lanean jaso du emaitza.

Hainbat datu azpimarratu nahi izan ditu Behategiak martxoaren 8aren data baliaturik: euskal hedabideetan, langileen erdia baino gehiago -ia hamarretik sei- emakumezkoak dira. Hedabide nazionaletan gehiago dira gizonezkoak (%51); desoreka nabarmenagoa tokikoetan, emakumeak %62. Langileen jarduera arloa aztertuta, hona generoaren araberako euskal hedabideen argazkia: lan banaketaren argazki desorekatua ateratzen da. Hain zuzen ere, gizonezko gehiago daude egun osoko lanaldian eta emakumezkoak gehiengo dira lanaldi partzialean; gainera, kolaboratzaile zein freelance-ek gizonezko aurpegia dute eta boluntarioek emakumezkoa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!