Elosegi parkea loratze bidean

Ataria 2017ko martxoaren 10a

Goizean Herrikide ikastetxeko 5. mailako 98 ikasle izan dira Elosegi parkean; 100 hortentsia eta 100 kamelia landatu dituzte. Goroldi taldeko adituen laguntza izan dute parkea kolorez betetze lan horretan.

Urteroko ohitura bihurtu da Tolosako ikasleek, Tolosako Udalak eta Tolosako Ingurumen Zentroak landutako   hau. Urtetik urtera, proiektuaren ardura ikastetxe batek hartzen du. Esaterako, duela bi urte Samaniegoko ikasleek burutu zuten Santa Luziako landaketa eta iaz, Laskorainekoen txanda izan zen Usabal industria gunean. 

Landaketaz gain, TIZeko kideek landarediaren garrantziaz ohartzeko ardura izaten dute. Honela, gaurkoan Elosegi parkearen biodibertsitatea azpimarratzeko eguna izan da; Tolosako birika gisa definitu du Patxi Amantegi, Ingurumen zinegotziak Elosegi parkea.

Ateak zabaltzeko bidean

Parkea eraberritze prozesuan murgilduta egonik Tolosako Udalak hurrengo aktuazioen berri ere eman du gaurkoan: "Berreskuratzen bide horretan, aurten Elosegiko behatokia eraberrituko du Tolosako Udalak. Behin lanak gauzatuta, parkea publikoari zabaltzea aztertuko da serioski".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!