Tolosatik Belgradera

Hirugarren eguna

Tolosatik Belgradera 2017ko martxoaren 10a

Nahiz eta gure lehen idea barrakoietan aritzea zen, jende asko aurkitu dugu bertan lanean eta Tolosan bildutako arropa guztia beharra duenaren eskura iristea bilakatu da gure lehentasuna.

Hirugarren egunean lanak banatu ditugu. Batzuk furgoneta jasotzera goazen bitartean, besteak bileraz bilera ibili dira. Izan ere, Gauzak ondo lotuta utzi behar dira.

Ondoren, guztiok batera aurreko bidaian alokatutako biltegira gerturatu gara, eta dena prest utzi dugu hurrengo egunetako bidaietarako. Arropa multzoka eta tailaka txukundu dugu, eta banaketa egingo dugun kanpalekuko beharrak jakinda, aukeratu dugu eraman beharrekoa. Dena prest utzi dugu aropa kanpalekura eramateko.

Iritsi ginenean barrakoietan arituko gine lanean aurreikusten genuen, baina, jende asko topatu dugu bertan lanean, eta Tolosan bildutako arropa guztia beharra duenaren eskura iristea lehentasun bilakatu denez, leku eta gune gehiagotara zabaltzea laguntza erabaki dugu.

Bihar abituko gara errefuxiatuen kanpalekura arropa banatzera. 800 kilometroko joan-etorria. Zuen arropak hegoalderantz doaz.

Bihar arte!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!