Belabieta gimnastikakoen denboraldi hasiera

Ataria 2017ko martxoaren 10a

Otsaila eta martxoan zehar emaitza onak pilatzen joan dira Ibarrako gimnastika erritmikako kirolariak.

Belabieta Gimnastika Erritmikakoak lehiaketekin hasi dira, ondorengo emaitzak lortuz. Otsailaren 19an, Donostiako Karmelo Balda frontoian, alebinak eta infantilak aritu ziren taldeka B mailan. Alebin B Samaniego 14. geratu zen; alebin B Uzturpe 6.; infantil B Uzturpe 4. eta infantil B Orixe 10. Banakako emaitzei dagokionez, infantil A mailan Inko Oruesagastik 10. egin zuen uztaiarekin. Infantil B mailan honela geratu ziren gimnastak: Nagore Imaz 7.; June Agirre 9.; Intza Agirre 10.; Olaia Gartziarena 11.; Haizea Telleria 12. eta Garazi Jauregi 23. Alebin B mailan, Izaro Ibañez 14. geratu zen, Alaitz Agirre 16.; Aitana Manterola 18.; Alaitz Lasa 19. eta Uxue Begiristain 22.

Martxoaren 4an, Irungo Artaleku kiroldegian, A.D.Irunesa klubaren I. Torneoa jokatu zen. Jubenil B taldea, 2. geratu zen. Infantil Orixe B taldea, 5.ena izan zen, eta Aintzane Agirre, lehena.


Egun berean, Bergarako kiroldegian ere lehiaketa jokatu zen. Senior B taldea 4. gelditu zen; jubenil A taldea 8.; jubenil B taldea 2. eta kadete B taldea 2. Banaka emaitza aipagarriena Maialen Mariezkurrenak lortu zuen, jubenila A mailan lehen postua eskuratuz uztaiarekin. Naroa Bengoetxea ere bikain ibili zen, jubenil B mailan bigarren sailkatuz, uztaiarekin. Leire Bengoetxea 8.a izan zen jubenil B mailan, eta Edurne Eceiza 10.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!