Tolosatik Belgradera

Egun luzea, politta eta emankorra

Tolosatik Belgradera 2017ko martxoaren 9a

Goizean goiz esnatu eta ondo gosaldu eta gero barrrakoietara itzuli gara "zer ote da horrelako gau bat barrakoietan igaro behar izatea!" pentsatuz. Aurkitu duguna atzoko gau epelarekiko oso giro desberdina izan da: gazteak bustita suaren inguruan nonnahi, beste batzuk lo dauzkaten gauzekin tapatuta, besteak ur hotzarekin garbiketetan... egoera latza.

Hiru elkarterekin bildu gara gero. Ume errefuxiatuekin lana egiten duen Edin eta Anitaren taldea, RAS (Refugees Aid Serbia) eta Dylan Irlandarrarekin. Beharrak asetzeko, egoera aztertu behar baita horrelako tokietan. Asko ikusi dugu gaur.

Eguna alde batetik bestera pasa eta gero argi dago egin behar duguna: Tolosatik bidalitako arropak ordenatu eta Serbiako hegoaldera eramango ditugu, behar gehiena han baitago.

Alokatu ditugu furgonetak. Beste bidaia hastera goaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!