Nagore Arozena eta Maider Mendizabal, azpitxapeldun

Ataria 2017ko martxoaren 6a

Nagore Arozena eta Maider Mendizabalek Emakume Master Cup-eko finala galdu zuten igandean Zornotzan, Arrizabalaga-Etxanizen aurka: 22-14.

Partida lehiatua izan zen lehen zatian, baina ondoren, eskualdeko bikoteak fisikoki behera egin zuen, eta horri Mendizabalek eskuineko eskuan min hartu zuela gehitu behar zaio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!