60 urtetik gorakoentzat irteera Santo Domingo de la Calzadara

Ataria 2017ko martxoaren 3a

Martxoaren 23an, ostegunarekin egingo dute irteera eta Santo Domingo de la Calzadako eliza nagusia bisitatuko dute. Bazkaltzera, ondoren Labastidara joango dira. Eguna borobiltzeko, Haro bisitatuko dute.

Irteeraren prezioa 27 eurokoa izango da eta martxoaren 16a baino lehen eman beharko da izena Aiztondoko bulegoetan, 943 69 39 30 telefono zenbakian. Ordaintzeko egunak ere jarri dituzte: martxoaren 15ean goizez Larraulgo liburutegian, martxoaren 16an arratsaldez Alkizako liburutegian eta martxoaren 14ean arratsaldez, Adunako liburutegian.

Martxoaren 23an autobusa Larrauldik aterako da 07:30ean eta gero pasako da Alkiza (07:45), Zizurkil (08:00) eta Adunatik (08:15).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!