Tolosaldeko Giltzarria

Aiztondoko festa antolatu du Giltzarriak martxoaren 4rako

Ataria 2017ko otsailaren 22a

Egun osoko egitaraua antolatu dute eta eguerdian bazkaria izango da Zizurkilgo Intxaur frontoian. Bazkaritarako txartelak ohiko lekuetan izango dira salgai, martxoaren 1 arte.

Goizeko 09:30ean hasiko da eguna eta elkarretaratze bat egingo da Pello Mari Otaño plazan. Ondoren, Urkamendira ibilaldia egingo da eta bertan argazki erraldoia aterako da.

11:00etan herri arteko desafioa egingo da frontoian eta 13:00etan kalejira eta Gure Esku Dago dantza egingo dira. Ondoren egingo da herri bazkaria frontoian.

Arratsaldean giza katea egingo da Villabona eta Zizurkil arteko bi zubien artean. Zubimusu eta oinezkoen zubia lotuko dituzte ekimenean parte hartuko dutenek.

Gauean, jaialdia egingo da Villabonako gaztetxean.

Pintxo potea, ostiralean

Martxoaren 19an egingo den herri galdeketa prestatzen joateko, ostiralean, otsailak 24, 19:00etan pintxo potea egingo da Zizurkilgo Joxe Arregi plazan.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!