Enirio-Aralar

Landarlanek eta Eguzkik Saltarriko pista proiektua gelditzea eskatu diote Fiskaltzari beste behin

Ataria 2017ko otsailaren 21a

Eguzki eta Landarlan elkarteek Ingurumen Fiskaltzara txosten berria bidali dute, azken udazkenean Aralarko Goroskintxura eraikitako pistan, Saltarrirako lehenengo zatian, "sortzen ari den lurzoruaren higaduraz".

Bi elkarteek azaldu dutenez, "2016ko udan, aldundiak onartutako Ingurumen Ebaluazio Azterketak neurriak ezarri zituen, lurzorua lehenbailehen lehengoratzeko eta ezponda eta lubetetan lurzoruaren higaduraren arriskua gutxitzeko, baina neurri horiek ez dira betetzen ari eta nabarmenak dira gaur egun lurzoru higaduraren arrastoak".

Bestalde, Ingurumen Inpaktu Azterketa Sinplifikatuak "zorroztasun zientifiko eskasa" duela diote. "Azterketa horretan nartziso (asturiensis) espezie babestua inguru horretan ez izatea baieztatzen zen, ingurura loratze garaian, urtarrila amaiera eta otsaila hasieran, egindako bisitengatik. Halere, espezie horren kontserbazio egoera ona kalifikatzen zen, Aralarren espezie horren kopuruarengatik". Horren aurrean, Euskal Herriko Unibertsitateko Landare-biologia eta Ekologia sailaren Aralar Parke Naturaleko flora mehatxatua argitalpena aipatu dute: "Bertan zehazten da espezie babestu horren loraldi onena martxoa eta apirilean izaten dela".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!