Jubenilak eta infantilak, garaile eta lider

Ataria 2017ko otsailaren 21a

Gipuzkoako Batel Ligaren seigarren jardunaldia jokatu zen larunbatean, Pasai Donibaneko uretan. Tolosaldeko Arraun Klubeko ordezkariak bertan izan ziren, 13 batelekin.

Infantil mutilek eta jubenil neskek orain arte erakutsitakoa berrestu zuten, hau da, punta-puntako arraunlariak direla. Estropada irabazteaz gain, bi ontzi horiek sailkapen nagusian lehen postuan doaz. Jubeniletan kasuan, orain arteko jokatutako estropada guztiak irabaziz, gainera. Hori nahiko datu izango ez balitz, denborei begiratuz gero, nagusitasun hori oraindik eta argiago geratzen da. Larunbatean, bigarren amaitu zuen San Juani, 21 segundoko aldea atera zien eskualdeko arraunlariek.
Bi batel horiekin, Pasai Donibaneko uretan eta haurren mailan, Tolosaldea A nagusi izan zen. B batelak, seigarren amaitu zuen.

Promesetan hiru ontzirekin joan ziren TAK-ekoak: laugarrena, seigarrena eta hamaikagarrena izan ziren euren postuak.

Infantilet mutiletan Tolosaldea B-k zortzigarren egin zuen. Kadeteetan, berriz, hamargarrena izan zen Tolosaldea B. A-ren amaierako zenbakia 13 izan zen eta C-rena 18.
Absolutu mailan, Tolosaldea bosgarren gelditu zen. Jubenil mutiletan bezala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!