Lizartzako eta Berastegiko inauteriak izaten dira eskualdeko goiztiarrenak. Lizartzan pasa den asteburuan izan zuten atarikoa eta honakoa izango dute inauteri asteburua. Igandean egingo dute bazkari nagusia eta txartelak salgai daude jada ohiko lekuetan. Berastegin ostiralean txokolate jatea izango dute txikienek eta larunbatean izango dute mozorro festa.
Egitarauak
Lizartza
Otsailak 17, ostirala.
14:45: Eskolak antolatuta kalejira egingo dute herrian, eta ondoren, emanaldi txiki bat plazan (euria egiten badu frontoian).
15:40: Beste kalejira bat egingo dute eskolakoek pate hartu nahi duen guztiekin batera.
Otsailak 18, larunbata.
07:00: Plazan elkartu eta kalejira egingo dute Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin, Diana abestuz.
07:30: Puska-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin, ospeletik.
10:00: Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko.
12:00: Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Errota ataritik.
13:30: Inauteri partaide guztien kalejira, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, bazkaria pilotalekuan.
18:00: Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira eta kalejiran jaitsiko dira plazara. Plazan sagardotegi ezberdinetako sagardoak dastatzeko eta Lizartzako talogileek egindako taloak jateko aukera izango da.
Otsailak 19, igandea.
11:00: Meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa plazan.
12:00: Dantzariak kalean ibiliko dira puskak-biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inaute dantzak plazan.
14:00: Inauteri txekor jatea herriko pilotalekuan, txarangaz alaiturik. Ondoren, Tio Teronen Semeak dantza taldearen emanaldia.
20:30: Ijitoa erreko dute.
Berastegi
Otsailak 17, ostirala.
16:00: Txokolate jatea eskola atarian, Guraso elkartearen eskutik.
17:30. Haurren dantza, trikitixa eta txistu emanaldia. 19:00. Pintxo potea.
Otsailak 18, larunbata.
11:00. Hamaiketakoa plazan, Urepele elkartearen eskutik. Ondoren, betiko jolasak txikienentzat, eta altxorraren bila jokoa gazte eta helduentzat. Bazkaldu aurretik mozorroen desfilea, koreografia eta ahal dena, plazan.
14:00. Herri bazkaria. Jatekoa norberak eraman beharko du.
18:00. Erromeri ibiltaria tabernaz taberna. Iluntzean, luntxa eta Dj Txoko Urepele elkartean.