2017ko inauterietako argazki lehiaketa

Inauterietako argazki onenentzat sariak

Ataria 2017ko ots. 17a, 09:00

Gaur da parte hartzeko azken eguna. Animatu eta igo zuk ere zure argazkia!

Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:

  • Egilearen izen-abizenak.
  • Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.
  • Atarikidea bada, bere harpide zenbakia izenarekin batera jarri.
  • Argazkiaren azalpena: Non eta noiz aterata dagoen, argazkiko gaiak iradokitako esaldiren bat ere idatz daitezke.

Argazkiaren ezaugarriak:

  • 300ppp-ko bereizmena.
  • 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina.
  • Koloretan zein txuri-beltzean izan daitezke, beti ere tratatu gabeak.
  • Tolosaldeko 2017ko inauterietako argazkiak izan beharko dira.

Argazkiak bidaltzeko epea: otsailaren 17tik martxoaren 12ra (biak barne).

Argazkiak ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako formularioaren bidez bidaliko dira eta ataria.eus-eko argazki galeria batean egongo dira ikusgai. 

Tolosaldean bizi diren edo eskualdearekin lotura dutenek bakarrik parte-hartu dezakete, bidaltzailea izan beharko da argazki horren jabea eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dira.

 

Bozketa:

  • Ataria.eus bidezko bozketa martxoaren 14ean hasiko da, argazki guztiak jasota daudenean; eta martxoaren 26a bitarte egongo da bozkatzeko aukera.

Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria, Opari Bonu Orlegia, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia: logela eta gosariarekin, edo apartamentuan NEKATUR Nekazalturismo Elkartearen eskutik.
  • ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, lau pertsonarentzako otordu bat Tolosako Bidegoxo jatetxean.
  • Horretaz gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Lurlan Bistrot-ek emandako bertako produktuz osatutako bi sorta zozkatuko dira.

 

Argazki irabazleak eta hauen egileak martxoaren 31ean jakinaraziko ditugu Ataria astekarian, Ataria Irratian eta ataria.eus webgunean.

Argazkiak ATARIA-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio ATARIA-ri, euskarri inprimatuan edo interneten, betiere, egilearen izena adieraziz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!