Gaurkoan Saiaz aldean izango gara, bertako gizarte zerbitzuen mankomunitateak furgoneta berria hartu baitu. Ondoren, Iñaki Perurenarekin ariko gara, Altzon egingo duen emanaldiaren inguruan hitz egiteko. Ramon Agirre ere izango dugu gonbidatu moduan, ostiralean Alegian 'Putinen Guardasola' antzezlana izango baita. Albizturrera ere bisita egingo dugu, hainbat herritar sinadurak biltzen ari baitira udalak ibilgailu historikoei ezarri dien zerga bertan behera uzteko. Azkenik, Alegian izan den Herriarteko Bertso Txapelketaren saioaren tarte bat entzuteko aukera izango dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?