EH Bilduk Foru Aldundiari eskatu dio diru-partida "handitu" dezala Aralarko Oidui borda konpontzeko

Ataria 2017ko otsailaren 10a

EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Enirio-Aralar mankomunitatera bideratuta dagoen diru partida handitu dezala, erreta "azaldu" den Oidui borda "lehenbailehen" konpontzeko.

EH Bilduren ustez, "ezinbestekoa" da Diputazioak jarrera aldatzea, "Aralako pisten proiektuak sortu duen tentsio handia baretzeko eta parke naturalaren kudeaketa zuzena bermatzeko".

EH Bilduk jakinarazi du Xabier Olano eta Judit Garcia batzarkideek erregistratu dutela ebazpen-proposamena: "Erasoa oso larria da eta gure lurraldean egoera tenkatzearen ondorioa da".

EH Bilduk borda "erretzea" salatu du eta elkartasuna adierazi die Zaldibiako mendizaleen elkarteko kideei eta Aralar bizi eta maite duten gipuzkoar guztiei".

EAJri eta PSE-EEri eskatu die ebazpen hori babesteko eta "elkarrizketarako" deia egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!