Asteburuko emaitzak

Ataria 2017ko otsailaren 9a

Asteburuko emaitzak hemen bilduta:

Euskadiko Martxa Txapelketa

Otsailak 4, larunbata, Portugalete

Iñigo De Juan txapeldun gelditu zen absolutu mailan, 20 km-ko ibilbidean, 1:43:58 denborarekin.

June Arozena txapeldun gelditu zen kadeteen mailan, 5 km-ko ibilbidea 29 minutu eta 44 segundoan egin ondoren.

Euskadiko Pista Estaliko Txapelk.

Otsailak 4 eta 5, Donostia

Tolosa CF Atletismo taldekoek bost domina lortu zituzten:

Eunate Martinez de Rituerto txapeldun gelditu zen altuera proban, 1,60 metrorekin.

Sergio Romanek zilarra lortu zuen 3.000 metrotan, 8:40rekin.

Julen Martinek brontzea lortu zuen 60 metro hesietan, 8:73ko denborarekin.

Lander Gilek brontzea eta Tolosa CF-ko errekorra lortu zuen 400 metrotan, 49.74ko denborarekin.

Paula de Juanek brontzea lortu zuen 400 metrotan, 58.64ko denborarekin.

Euskadiko Kros Txapelketa

Otsailak 5, igandea, Sopuerta

Unai Arroyok absolutu mailan bigarren postua lortu zuen.

Maria Lasak txapela irabazi zuen jubenilen mailan.

Paula del Pozo txapeldun gelditu zen kadeteetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!