Unai Arroyo, Maria Lasa eta Paula del Pozo, bikain

Ataria 2017ko otsailaren 7a

Euskadiko Kros Txapelketa jokatu da asteburuan Bizkaiako Sopuerta herrian. Tolosa Atletismo taldeko kideek maila ikusgarria eskaini zuten. Maila nagusian Unai Arroyo tolosarrak bigarren postua eskuratu zuen. Jubeniletan Maria Lasa Euskadiko txapeldun gelditu zen, eta kadeteetan gauza bera egin zuen Paula del Pozo alegiarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!