Batel jardunaldia erdizka jokatu da

Ataria 2017ko otsailaren 7a

Gipuzkoako Batel Txapelketaren bosgarren jardunaldia larunbatean jokatzekoa zen Pasaiako uretan. Osorik jokatzerik ez zen izan, ordea, itsasontzi bat estropada gunean sartu zelako. 

Lehen estropada haurren mailakoa izan zen, eta Hibaika izan zen nagusi. Tolosaldea bigarren helmugaratu zen, ia sei segundora. Getaria A izan zen hirugarrena.


Promesetan Tolosaldea A-k bigarren postua eskuratu zuen, kasu honetan ere Hibaikaren atzetik. Tolosaldea B bosgarren sailkatu zen eta Tolosaldea C hamargarren.


Infantiletan Tolosaldea A-k lortu zuen garaipena. Illunberi bederatzi segundo atera zizkien eskualdekoek. Tolosaldea B zazpigarrena izan zen.


Kadeteetan moztu zen batel ligako bosgarren jardunaldia. Hamaika ontzik bakarrik amaitu zuten estropada. Horien artean Tolosaldea B eta C zeuden. Hortik aurrerako jardunaldia bertan behera geratu zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!