Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa

Oinen zain dira eskualdeko ordezkariak

Ataria 2017ko urtarrilaren 30a

Tolosaldeko lau taldek hartuko dute parte Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketan. Otsailaren 10ean jokatuko dute lehen faseko lehen kanporaketa, Alegiako Gaztetxean.

Astebete eskas falta da Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketa hasteko. Lehen faseko lehen itzulia etxean jokatuko dute Tolosaldeko taldeek. Hain zuzen, 7 astoren gainean taldeak Aizkorpe taldearen aurka jokatuko du lehen kanporaketa hurrengo ostiralean Alegiako Gaztetxean.

38 taldek eman dute izena txapelketan eta talde bakoitzak, gutxienez, sei partaide behar ditu: taldearen ordezkaria, gai-jartzailea, epailea eta hiru bertsolari. Tolosaldetik lau talde aurkeztu dira:

Karidadeko Benta

Gai-jartzailea: Igotz Alkorta

Epailea: Jon Ormazabal

Ordezkaria: Mikel Maiz

Bertsolariak: Haritz Mujika, Joseba Otaegi eta Unai Mendizabal

Zazpi Astoren Gainean

Gai-jartzailea: Alex Goikoetxea

Epailea: Iker Laso

Ordezkaria: Maialen Oiartzabal

Bertsolariak: Imanol Irazustabarrena, Hodei Oiartzabal, Iñaki Artola eta Mikel Artola

Am...ona!

Gai-jartzailea: Iñaki Otaegi

Epailea: Aritz Garin

Ordezkaria: Ander Goikoetxea

Bertsolariak: Beñat Iguaran, Oihana Iguaran eta Amaia Agirre

26+

Gai-jartzailea: Oier Urkola

Epailea: Mikel Beloki

Ordezkaria: Imanol Artola Felix

Bertsolariak: Iñigo Gorostarzu Etxeorde, Adur Gorostidi eta Txomin Azpiroz

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!