Tolosatik Belgradera

'Ataria'-ren jarraipena Belgradoko bidaiari

Ataria 2017ko urtarrilaren 27a

Ataria-ko Iñigo Terradillos kazetariak Zumardi elkartearen eta Bidaiarien Txokoaren ekimenez Belgradora (Serbia) errefuxiatuei neguko arropak eramateko hainbat herritarrek egingo duten bidaian hartuko du parte, zuzeneko kontaketa eginaz.

Ataria Irratian, goizeko Pasahitza magazinean, bidaiaren nondik-norakoen berri emango du eta baita www.ataria.eus webgunean ere. Twitter bidez ere jarraitu ahal izango da bidaia, #tolosatikbelgradora traola jarraituz. Gora-behera guztien berri ere emango du Atariak, datorren asteko egunkarietan nahiz astekarian.

Errefuxiatuek neguko arropak behar dituzte, atzo bertan izan zen albiste zero azpitik 14 gradutara egin behar izaten dutela lo ahal duten tokietan. Hori dela eta herritar talde bat, tartean Josu Iztueta eta Mauro Marotias, Belgradora joango dira igande goizean abiatuta.

5.000 kilometro egingo dituzte bi furgonetatan, eta bertan Tolosaldean jasotako neguko arropak utziko dituzte. Bi Gobernuz Kanpoko Erakunderekin hitz eginda daude jada, bertara joan eta arropa guztia uzteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!