Ataria Irratian, goizeko Pasahitza magazinean, bidaiaren nondik-norakoen berri emango du eta baita www.ataria.eus webgunean ere. Twitter bidez ere jarraitu ahal izango da bidaia, #tolosatikbelgradora traola jarraituz. Gora-behera guztien berri ere emango du Atariak, datorren asteko egunkarietan nahiz astekarian.
Errefuxiatuek neguko arropak behar dituzte, atzo bertan izan zen albiste zero azpitik 14 gradutara egin behar izaten dutela lo ahal duten tokietan. Hori dela eta herritar talde bat, tartean Josu Iztueta eta Mauro Marotias, Belgradora joango dira igande goizean abiatuta.
5.000 kilometro egingo dituzte bi furgonetatan, eta bertan Tolosaldean jasotako neguko arropak utziko dituzte. Bi Gobernuz Kanpoko Erakunderekin hitz eginda daude jada, bertara joan eta arropa guztia uzteko.