Tolosaldeko Giltzarria

6.219 sinadura, prozesuaren motorra

Ataria 2017ko urtarrilaren 21a

Tolosaldeko Giltzarriak 6.219 sinadura bildu ditu martxoaren 19an egingo den galdeketari begira. Eztabaida martxan da Tolosako Beotibar pilotalekuan: zer galdetuko diegu herritarrei martxoaren 19an?

150 lagun inguru bildu dira Tolosako Beotibar pilotalekuan, goiz goizetik. Tolosaldeko Giltzarriako kideek bildutako sinadura kopuruaren berri eman dute lehenengo; galdeketa egin ahal izateko nahikoa sinadura bildu dituzte.

Ondoren, Tolosaldeko Giltzarriako eta Gure Esku Dagoko kideen azalpenak entzun dituzte, eta gero etorri da goizeko lanik handiena: talde txikitan banatu, eztabaidatu, hausnartu eta galdeketako galdera adostea.

Erlazionatuak

Galdera adosten

Ataria 2017 urt 21 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!