Tolosaldeko Giltzarria

Erabakiaren erritmora

Tolosaldeko Ataria 2017ko urtarrilaren 19a

'GiltzHerria' kantua plazaratu du Tolosaldeko Giltzarriak, martxoaren 19ko galdeketa girotzeko; Oihana Iguaranenak dira hitzak eta Mikel Zelaiarena musika.

Bonbereneako estudioan grabatu dute kantua, eta eskualdeko ahots ezagunek eman diete bizia, Oihana Iguaranen hitzei eta Mikel Zelaiaren sormen lanari: Elene Arandia, Juantxo Arakama, Kristina Aranzabe eta Leire Leturia entzungai dira kantuan.

Erabakia tolestu eta mundu berri batekin amets egiteko deia zabalduko du doinuak, eta Tolosaldea giltzaren herria izan dadin animatu: GiltzHerria.

 

Esku

zabal bat aurkeztu,

erabakia tolestu

prestu

eskualdetik

mundu berri bat amestu

 

Ez gara sarraila

ez dugu

leihorik itxi nahi;

gu ez gara giltza

baina gure

erabakia bai;

giltzarria gara

hormari

ate bat zabalduz

bi aldetara

 

Esku

zabal bat aurkeztu,

erabakia tolestu

prestu

eskualdetik

mundu berri bat amestu

 

Ate hori nora

zabaldu

hautatuko dugu;

gizakate batez

askatu

ditzagun gogoak;

ohial zati batez

eraiki

adostasuna ta

erabakia

 

Denontzat idatzitako

giltzorri

harria bezain iraunkor

giltzharri

herria bezain aldakor

giltzherri

 

Esku

zabal bat aurkeztu,

erabakia tolestu

prestu

eskualdetik

mundu berri bat amestu

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!