Jakak eten du Altunaren bolada ona

Ataria 2017ko urtarrilaren 18a

Binakako Txapelketako partida jokatu dute arratsaldean Mungiako pilotalekuan, eta Erik Jaka lizartzarrak erakustaldi bikaina eman du; 22-5 amaitu da partida. 

Erik Jaka izan da nagusi gaur Mungiako pilotalekuan ordu erdi inguru iraun duen partidan. Binakako Txapelketako ligaxkako bigarren itzuliari eman dio hasiera; Elezkanok partida jokatzeari uko egin dio lesioagatik, eta lizartzarrak jokatu du bere ordez.

Altuna III eta Barriola aurretik (0-1) jarri badira ere, banako berdinketa egin, eta 11 tanto egin dituzte segidan Jakak eta Zabaletak. 

Jakak ezin izan du Altunak egindako bi pareta ederra jaso, eta bigarren tantoa egin dute. Ezin izan dute bururik altxa, ordea, eta zortzi tanto egin dituzte segidan; 20-2 markagailuan.

Zabaletak ez ditu jaso Altunaren eta Barriolaren pilotakadak; amezketarrak ederki moztu du pilota eta bosgarren tantoa ere egin du. Beranduegi zen, ordea, partidari buelta emateko; 22-5, Jaka eta Zabaleta garaile Mungian. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!