Galdera adosteko lehen pausoa, larunbatean

Ataria 2017ko urtarrilaren 18a

Nazio ereduaren inguruko galdeketarako bi hilabete baino falta ez direla, Tolosaldeako Giltzarriak martxoaren 19ko galdera adosteko lehen mugarria ezarriko du, datorren larunbatean, Tolosako Beotibar pilotalekuan.

10:00etatik 13:00era bitarte, eskualdeko ehun pertsona inguru elkartuko dira, eta parte-hartze dinamika bati jarraituz, hainbat ekarpen aterako dituzte, martxoaren 19ko galdera osatzeko.

Zelai Nikolas Gure Esku Dagoko bozeramalea eta Iñigo Urrutia EHUko irakaslea parte hartzaileak gidatzen ariko dira, eta Beotibarko saioan jasotako ekarpenak batzorde sustatzaileari helaraziko dizkiete; haiek adostuko dute galdera.

Gaur, 19:00etan, Tolosako kultur etxean Galdeketara bidean hitzaldia eskainiko dute Beñat Sarasolak eta Angel Oiarbidek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!