Lortuko ote du lizartzarrak amezketarraren bolada etetea?

Ataria 2017ko urtarrilaren 18a

Nola daude apustuak? Eman zure iritzia

Gaur arratsaldean, 17:00etan hasita Mungian burutuko den pilota jaialdian Altuna III-Barriolak Jaka-Zabaleta izango dituzte aurrez aurre. Binakako Txapelketako ligaxkako bigarren itzuliari emango dio hasiera partida honek. Elezkanok jokatzea uko egin dionez, lesiogatik, Erik Jaka lizartzarrak hartuko du bere lekua bigarrenez.

Zenbat entrenamendu ordu Larrunarriko harrietan Jokin eta Erikek? Ba ote da elkarri antzematen ez dioten posturarik? Anaiak bezala direla dio Altunak, baina zuriz jantzitakoan ez dago ez anaia eta ez lagunik. Zoriak aurrez aurre jarri ditu Txapelketa Nagusian. Lortuko ote du lizartzarrak amezketarraren bolada etetea?

Nola daude apustuak? Eman zure iritzia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!