Urte Zaharretako krosak 2016

Hassan Ait Chaou eta Lurdes Colomo azkarrenak Villabonan

Ataria 2016ko abenduaren 31

Zunbeltz eta Urkamendi elkarteek antolatutako urtezahar krosak 582 parte hartzaile izan ditu. Antolatzaileak gustura azaldu dira harrerarekin, eta eskerrak eman dizkiete lagundu duten guztiei.

Tolosaldeko kros beteranoena arrakastatsua izan da, beste urte batez. Txikienetik hasi eta helduetara bitarte, ia 600 lagunek hartu dute parte 33. edizioan. Nagusietan, Hassan Ait Chaou 19'52''ko denborarekin eta Lurdes Colomo 23'43''ko denborarekin izan dira azkarrenak. Herritar ugari gerturatu da korrikalariak ikusi eta animoak ematera. Giro ederra nagusitu da, jai giroan burutu den ekimenaren bueltan. Tartean, mozorroren bat ere ikusi ahal izan da, gainera, umore ukitua jarriz lasterketari.

Hemen sailkapena:

Nagusiak

1. Hassan Ait Chaou (Villabona) 19'52''

2. Ander Etxeberria (Villabona) 20'03''

3. Patxi Urizar (Villabona) 20'35''

 

1. Lurdes Colomo (Zizurkil) 23'43''

2. Tamara Lozano (Zizurkil) 26'20''

3. Leire Lizarralde (Villabona) 26'31''

 

Herriko lehena

1. Hassan Ait Cahou

1. Lurdes Colomo

 

Benjaminak

1. Unax Barbero (Villabona)

1. Clara Larrañaga (Villabona)

 

Alebinak

1. Ander Seara (Zizurkil)

1. Maren Goia (Villabona)

 

Infantilak

1. Axel Arrikarte (Asteasu)

1. Maddi Elizasu (Andoian)

 

Kadeteak

1. Markel Pita (Villabona)

1. Irati Sarasola (Irura)

 

Jubenilak

1. Kimetz Urkola (Zizurkil)

1. Eneritz Noble (Villabona)

 

Beteranoak

1. Patxi Urizar (Villabona)

1. Leire Lizarralde (Villabona)

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!