Tolosaldeko lehen kirol gida, eskura

Ataria 2016ko abenduaren 29a

Guztira 2.500 ale kaleratu dira eta dagoeneko eskuratu daitezke eskualdeko hainbat tabernatan, kirol taldeetan, iragarleen egoitzetan eta 'Ataria'-ko erredakzioan, doan.

Tolosaldeko Komunikazio Taldeak eta ATARIA-k argitartu berri dute Tolosaldeko Kirol Gida, bertan ageri diren kirol talde eta iragarleen laguntzarekin.

Kirolarekin harreman estua eta emankorra du Tolosaldeak. Kirolari askoren sorlekua izan da eta da, maila apalenetik hasi eta goi mailarainoko bide eta zabalean. Kirolarekiko lotura hori egunero-egunero kirol praktika sustatzen eta bideratzen ari diren talde eta eragileengan sustengatzen da. Izugarrizko kirol aktibitatea eragiten du horrek gure herrietan, eta handia da horrek sortzen duen jarraitzaile emaria.

Honegatik guztiagatik, ekarmen xume eta baliagarri bat egin nahi izan du ATARIA-k Kirol Gida honen bitartez. Ezinezkoa da urtean zehar eskualdeko kirolari eta kirol talde guztien praktika islatuko duen gida xehea egitea. Horregatik, egitasmo hau abian jartze aldera, eskualdeko kirol talde nagusienen datu xehatuak eta lehiaketa egutegiak ardatz dituen liburuxka osatu da, eta eskualdeko eragile guztien mapa erantsi zaio amaieran.

Dokumentu honetan duzue kirol gida, osorik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!