Tolosaldeko Giltzarria

Erabakiaren aroa pizteko hitzorduak, gabonetan

Ataria 2016ko abenduaren 27a

Tolosaldeko Giltzarriak hainbat hitzordu antolatu ditu Gabonetarako, martxoaren 19ko galdeketari begira. Alde batetik, datorren ostegunean, abenduren 28an, mahai ingurua egingo dute 18:00etan, Aljibean, Amasa-Villabonako Gure Esku Dagok antolatuta. Antzuolako eta Azpeitiko Gure Esku Dagoko kideek beren herri galdeketaren esperientziak izango dituzte hizpide.

Urteko azken egunean, berriz, mosaiko erraldoia egingo dute Tolosan Amestetik sinestera, piztu erabakia! lelopean. 18:15etan egingo dute hitzordua Tolosako Euskal Herri plazan, eta argazkia aterako dute 19:00etan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!