1. Artzainek Aralarren egiten duten lana asko estimatzen duela. Baina artzainen irisgarritasun baldintzak hobetzea ondo iruditzen den arren, uste duela horretarako aukera bakarra ez dela 3 metro zabaleko pistak egitea 4x4-ak atoiarekin (remolkearekin) ibiltzeko.
2. Aralar Parke Naturala izateagatik, bere kudeaketaren helburua, natur baliabideak babestu, kontserbatu, leheneratu eta hobetzea dela, bereziki, natur guneak eta flora eta fauna basatiak. Gainera, kudeaketa horren printzipioetako bat bertako paisaien aniztasuna, berezitasuna eta edertasuna babestea dela. (Naturguneen Kontserbazioaren legeak -1989ko martxoak 27, «BOE» núm. 74, de 28 de marzo de 1989-).Eta abeltzaintza tresna bat dela, eta ez bakarra, Aralar kontserbatzeko.
3. Aralar ondarezko herri-mendia dela, hamabost herrietako jendearena, ez bakarrik sektore batena, eta Enirio-Aralarko Mankomunitateak bakarrik abeltzainen interesak hartu dituela kontuan oraingoan. Aizkorri Elkarteari Aralarko kudeaketa asko axola zaionez zera nahi du, Mankomunitateko parte den Beasaingo Udalak elkarte honen iritzia ere entzutea erabakiak hartu baino lehen.
4. Pistak eraikitzeak paisaia degradatzen duela, bere kalitatea eta edertasuna asko kaltetzen dituelako.
5. Herriko kaleetan kotxeak ibiltzeko trabak jartzen ari diren garai hauetan ez dugula onartzen orain arte pistarik egon ez den Aralarko aldean kotxeak ibiltzen jartzea. Ez dugula aldamenean kotxeak ikustea nahi Aralarrera ibiltzera joaten garenean, kotxeek ez dutelako bakarrik paisaia degradatzen, baita ere bertako giroa motor hotsak sartzearekin.
6. Aipatutako instituzioek erabakia hartzeko erabili duten prozedura desegokia ikusita Aralarren pista berriak eraikitzearen aurka dagoela.
Iban Unamuno (Aizkorri Mendizale Elkarteko lehendakaria)