Parekidetasunari buruzko antzezlana

Ataria 2016ko abenduaren 15a

Albiztur, Bidania-Goiatz eta Errezilgo eskolek Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera Futbolariak eta printzesak antzezlanaren emanaldia antolatu dute.

Abenduaren 19an izango da, Errezilgo eskolan, 15:00etan. «Parekidetasunean eta berdintasunean hazi eta hezteko» antzezlana dela azaldu dute eta Saiaz Mankomunitatearen Berdintasun Planaren barruan kokatu dute emanaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!