Gure Esku Dago ekimeneko kideak lanean jarraitzen dute martxoaren 19an Tolosaldean egin nahi duten galdeketa bideratzeko. Izan ere, galdeketa egin ahal izateko herritarren babesa behar dute eta hori sinadura bidez ari dira gorpuzten. Eskualdeko herri askotan jarri dituzte sinadurak biltzeko mahaiak eta datozen egunetan Ibarran eta Elduainen ere egongo da aukera.
Ibarran bihar, hilak 15, egongo da aukera. 19:00etan Giltzarria adierazpenenaren aurkezpena egingo dute plazako estalpean eta ondoren egongo da sinadura uzteko aukera. Adierazpenak erabakitzeko eskubidea du ardatz, izan ere, eskubide hori «emaitzaren gainetik, gizarte kohesiorako dagoen tresna egokiena da, bizikidetzarako edota elkarbizitzarako oinarria».
Elduainen hilaren 18an, igandean, egongo da Gure Esku Dagoren galdeketa babesteko aukera. 12:00etan hamaiketakoa egingo dute eta ondoren, argazki herrikoia aterako dute. 12:00etatik 14:00etara egingo dute sinadura bilketa, plazan bertan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?