Enirio-Aralar

EHNEk eta ENBAk Aralarko abeltzainen aldeko mozioa babestuko dute

Ataria 2016ko abenduaren 13a

Gipuzkoak bi sindikatu nagusiek, EHNEk eta ENBAk, Aralarko abeltzainen aldeko mozioa babestuko dute bihar Gipuzkoako Batzar Nagusietako plenoan. 

Abeltzaintza eta nekazaritzak sektoreak sustatutako eta EAJk, PSE-EEk eta PPk aurkeztutako mozioa eztabaidatuko dute asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Bi sindikatuek mozio hori babesteko deia egin diete EH Bildu eta Podemos alderdi politikoei.

Sindikatu horiek "kezkatuta" daude Aralarko azpiegiturek eragindako egoerarekin, "mendiko abeltzaintzaren onura ekologikoak eta biodibertsitateari egindako ekarpena behin eta berriro aitortzen denean". 

"Etorkizunean ere artzainak eta abeltzainak gure mendietan izan nahi baditugu, ezinbestekoa da gutxieneko azpiegiturak eta baliabideak eskaintzea", gehitu dute prentsa oharrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!