Gaur, berriro Artola

Ataria 2016ko abenduaren 13a

Alegiarrak eta Albisuk Urretxun jokatuko dute 17:00etan binakoaren hirugarren jardunaldia zabalduko duen lehia.

Bigarren jardunaldia amaitu eta berehala hasiko da hirugarrena, gaur bertan. Artolak eta Albisuk Elezkano eta Zabaletaren aurka jokatuko dute Urretxun, 17:00etan hasiko den jaialdian. Lehen partidan ere eskualdeko ordezkariak egongo dira, nahiz eta elkarren aurka izan: Gorka-Tolosa vs. Jaka-Erostarbe.
Tolosa anoetarrak ostiralean txapelketako partida jokatu zuen, hain justu, Artola eta Albisuren aurka. Anoetarrak Altuna III.a ordezkatu zuen Mendizabalekin osatu zuen bikotea. 22-11 amaitu zen partida. Espero zena gertatu arren, ordezkoek lan polita egin zuten, eta gauzak zail jarri zizkieten titularrei. Kontuak kontu, Artolak eta Albisuk txapelketako bigarren puntua eskuratu zuten. Altuna III.ak eta Barriolak bakarrarekin jarraitzen dute. Amezketarrak hirugarren jardunaldia ez du jokatuko, lesioagatik. Leitzarrak bai ordea. Hirugarren jardunaldia Oñatin jokatuko dute, ostiralean, 22:00etan hasiko den jaialdian. Barriolaren aurrelaria Mendizabal III.a izango da partida horretan. Aurkariak: Irribarria eta Rezusta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!