Autokarabana, 'Kalera, Kalera' ekimenari hasiera emateko

Ane Urkola 2016ko abenduaren 10a

Kalera, kalera ekimenaren barruan, autokarabana egin dute eskualdean. Tolosako Usabal Poligonotik atera dira, eta Anoetan geldialdia egin ondoren, Villabonara joan dira. Villabonatik Usurbileranzko bidea hartu dute, bertan baitu epizentroa Kalera, kalera ekimenak.

Ireki ditu jada ateak Kaleraguneak Usurbilen. Hilabete inguru iraungo duen itxialdia egingo dute bertan, "euskal preso, iheslari eta deportatuak Euskal Herrira ekartzeko". 400 preso ohik baino gehiagok eman dute izena txandak betetzeko, Jokin Aranalde preso ohiak adierazi duenez.

Hilabete osoan zehar, hainbat ekitaldi izango dira Usurbilen zein Euskal Herri osoko herrietan: martxak, auto karabanak, elkarretaratzeak, manifestazioak, argazki kolektiboak edota kantujirak. Ekitaldi horien guztien helburua bera izango da: euskal preso politikoen etxeratzea aldarrikatzea: "Euskal Herrian bakea nahi dugu, eta ez da benetako bakerik izango euskal presoak espetxean dauden bitartean", azaldu du Aranaldek.

Eskualdeari dagokionez, honako ekimenak antolatu dituzte datozen egunetarako:

ABENDUAK 17, LARUNBATA

Anoeta eta Ibarra. Kalera egunak.

ABENDUAK 24, LARUNBATA

Tolosaldea. Herriz herri argazki herritarrak.

ABENDUAK 16, 23 ETA 30, OSTIRALAK

20:00. Manifestazio argitsuak Villabonan. 

URTARRILAK 6, OSTIRALA

18:30. Haizearen Orrazian, ekimen nazionala. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!