Mattin Jauregi ikaztegietarrak hirugarren postua lortu zuen txakur-krosen, juniorretan. Carlos Saezek postu bera lortu zuen bizikletaz, beteranoen mailan, baita Jon Gonzalezek seniorretan ere, eta honek ere bizikleta modalitatean. Azkenik, Eneko Agirre zizurkildarra bigarren gelditu zen patinetean.