Frontenis Txapelketako azken kanporaketak

Ataria 2016ko azaroaren 30a

Frontenis Txapelketan finalaurrekoak jokatuko dituzte asteburu honetan eta finalak berriz, abenduaren 6an izango dira. Txapeldun guztiei txapela, kopa eta Baque kafe produktuekin osatutako saskia emango diete. 

Bigarren eta hirugarrenei kopa jasoko dute finalaurrekoetara pasatzen direnei afari batera gonbidatuko diete herriko elkartean. Bestalde, finalak ikustera edota jokatzera joandako txapeldun ez diren eta txapelketan parte hartu duten guztien artean 19 txartel banatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!