Danok Danena, erreferente Espainian

Ataria 2016ko azaroaren 29a

Villabona-Zizurkilgo Danok Danena Halterofilia Taldeak oso emaitza onak lortu ditu Espainako Kluben Arteko Txapelketan.

Madriden, azaroaren 12an, emakumeen arteko lehiak izan ziren; Espainako Kluben Arteko Txapelketa eta Erreginaren Kopa. Eskualdeko pultsulariek 5. postua lortu zuten, 16 finalisten artean. Taldea hauek osatu zuten: Aynabel Davila, Goretti Amonarriz, Susana Davila eta Naiara Madridek.


Astebete beranduago, hilaren 19an, Danon Danenako mutilak joan ziren Madridera. Espainako Kluben Arteko Txapelketa eta Erregearen Kopa jokatu zuten, eta 3. postuan geratu ziren, 14 finalisten artean. Pultuslariak hauek izan ziren: Ekaitz Kortajarena, Jon Sasiain, Jon Ander Iriarte, Alejandro Tomas, Asier Gallego eta Mikel Alvarez.


Danok Danenatik adierazi dutenez, pultsulari guztiak «nahiko ondo» aritu ziren, baina mutiletan Mikel Alvarezek egindako lana nabarmendu dute: «Bera izan da taldea bere soinera igo eta 3. postura eraman zuena».


Lortutako emaitzekin gustura ziren taldeko kideak, izan ere, ez da makala Madrilen lortu dutena: «Olinpiarra den kirol honetan Espaina mailan erreferente bat garela demostratu dugu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!